Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko apirilak 9

Udal Ekitaldietarako Tokiko Hornitzaileen Sarea

Udalak komertzio eta tabernei sare honekin bat egiteko gonbitea luzatzen die, tokiko merkataritza eta ostalaritza sarearekiko lotura sendotzeko

Foto noticia

Berriozarko Udalak gure merkataritza eta ostalaritza sarearekiko lotura sendotu nahi du. Urtean zehar, Berriozarko Udalak hainbat ekitaldi instituzional, kultural eta sozial antolatzen du, agape edo lunch zerbitzu txiki bat behar dutenak (hestebeteak, tortillak, freskagarriak, aperitiboak, etab.).

Gure nahia da enkargu horiek zuzenean gure herriko negozioetara itzultzea. Horregatik, hornitzaileak txandakatzeko sistema bat martxan jartzen ari gara, interesa duten establezimendu guztiek modu ekitatibo eta gardenean parte hartzeko aukera izan dezaten.

Nola funtzionatzen du ekimenak?

Produktu horiek hornitu nahi dituzten denda eta tabernen zerrenda eguneratu bat sortu nahi dugu. Horrela, Udalak zerbitzu bat behar duenean, zerrendako establezimenduekin jarriko gara harremanetan, txandaka.

Nola parte hartu?

Hornitzaileen sare honetan parte hartu nahi baduzu, mesedez, eman ezazu informazio hau yalsua@berriozar.es helbidera idatziz edo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan eskabide bat bidaliz apirilaren 30a baino lehen:

  1.  Parte hartzeko interesa: Nahi duzu zure establezimendua izatea etorkizuneko ekitaldietarako? (Bai/Ez).
  2. Eskaintza erabilgarria: Zer motatako produktuak eman litzake? (Adibidez: hestebeteak, okindegia, plater prestatuak, edariak, aukera begetarianoak/glutenik gabeak, fruta, etab.).
  3. Harremanetarako pertsona eta telefonoa/helbide elektronikoa.

Berriozar egunero gure kaleetan pertsiana irekitzen duzuenoi lagunduz eraikitzen dela uste dugu. Zuen produktuak edukitzeak kalitatea bermatzeaz gain, komunitate gisa dugun nortasuna indartzen du.

Volver arriba