Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko martxoak 18

Udalekuak euskaraz: gozatu, lagunak egin eta hizkuntza sendotu

Gainera, urtero bezala, Berriozarko Udalak udalekuetarako dirulaguntzak eskaintzen ditu, eskaerak irailan egin beharko dira. 

Foto noticia

Zer dute udalekuek berriz ere joan nahi izateko? Erantzuna sinplea da: esperientziak. Abenturak, erronkak, gaubelak, txangoak, kirola, jolasak eta taldeko bizikidetza biziak dira, eta oroitzapen horiek urte osoan gogoan izaten dituzte. Esperientzia horiek gainera, gurasoen babesetik harago, autonomia, konfiantza eta autoestimua garatzeko oso lagungarriak izan daitezke.

Hizkuntzaren ikuspegitik, udalekuek balio berezia dute. Haurrek euskaraz bizi dute egunerokoa: jolasean, otorduetan, atsedenaldietan eta jardueretan. Horrela, euskara bizipen positiboekin lotzen dute, eta horrek hizkuntzarekiko motibazioa eta erabilera indartzen ditu.

Azken urteotan euskarazko udalekuen eskaintza nabarmen ugaritu da: naturan murgiltzeko udalekuak, kirolarekin lotutakoak, ur ekintzetakoak, bertso udalekuak, mendiko edo itsasoko egonaldiak, ibiltariak… Aukera zabala dago haur bakoitzaren interesetara egokitzeko.

Gurasoen erabakia giltzarria da haurrek opor garaian egingo duten ibilbidea marrazteko. Hizkuntza ez da bakarrik eskolan ikasten; izan ere, sozializazioa, orotariko bizipenak eta esperientziak dira ikaskuntzaren oinarri.

Hona HEMEN aurtengo euskarazko udalekuen zerrenda. Kokapen, data, prezio, adin eta gai askotariko eskaintza aurki daiteke bertan.

Gainera, urtero bezala, Berriozarko Udalak udalekuetarako dirulaguntzak eskaintzen ditu, eskaerak irailan egin beharko dira.

Volver arriba