Abenduaren 26an, larunbata, Done Eztebe eguna ospatuko dugu Berriozarren. Goizeko jarduerak Alde Zaharrean kokatuko dira, eta 12etako mezaren ondoren neska-mutil nagusien dantza ikusi ahalko da, baita Txori Zuri eta Hulargi dantza taldeen ekitaldia ere. Neska-mutil nagusiek otamena banatuko dute, ohiko torradak barne.

Arratsaldean Doinua Musika Bandak kontzertua eskainiko du Berriozarko Entzunaretoan. Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta sarrerak 18:00etatik aurrera egonen dira salgai 2 eurotan.

Gorri Urdin