Aurremonitoreen ikastaroaren amaiera ekitaldia
Heme_2016
Otsaileko bigarren astean aurremonitoreen ikastaroaren 2015/16 ikasturteko amaiera ekitaldia egin zen.
Proiekzio baten bidez ikastaroan parte hartu duten gazteek egindako lanak aurkeztu ziren ekitaldi horretan eta diplomak eta agiriak banatu ziren.
2015eko abenduaren 10ean hasi eta 2016ko urtarrilaren 28an bukatu zen aisialdiko aurremonitorea izateko ikastaroa eta bertan 20 gaztek parte hartu zuten. Askotarikoak izan ziren egindako jarduerak, sukaldaritza, argazkilaritza, sexualitate, hezkidetza, animazio edo eskulangintza lantegiak, batetik, eta Olloibarrean egindako kanpaldia, bestetik.
Berriozarko Udaleko Gazteriaren Arloak eta Ikari Ari Elkarteak adierazi dute jarraipena emanen diotela jarduera honi Berriozarko Gazteriaren Gizarte eta Hezkuntza-Planaren barnean; ildo honetan gazteek sustapen lanaren protagonistak izateko aukera baitute.