Euskara ikasteko bekak, 2015-2016 ikasturtea, 2. deialdia.
Heme_2016
Berriozarko Udalak beken deialdia egin zuen euskara ikasteak sortzen duen gastua hein batean finantzatzeko (deialdiaren testua).
2015/2016 ikasturtean egindako ikastaroen bekak uztailaren 15a arte eska daitezke (Udaleko Auzo-Bulegoa, Euskal Herria plaza 1). Beka ordaindutako matrikularen %40 izanen da. Bekak jasotzeko baldintzak dira, batetik, 16 urtetik gorakoa izatea eta Berriozarko erroldan inskribatua egotea eta, bestetik, ikastaroan, gutxienez, %80ko asistentzia egiaztatzea.
Bestalde, 2015eko azaroko deialdian beka jaso zutenek uztailaren 15a baino lehen osatu behar dute eskatutako dokumentazioa (euskaltegiaren aistentzia-agiria).
Argibideak: Euskara Zerbitzua (948300359), euskara@berriozar.es