Eskola-Bidea proiektuari jarraipena emanen zaio aurten ere. Ikasturte osoan zehar pertsona batek ibilbideari hasiera eman eta ardura hartuko du topaguneetara adostutako orduetan iristeko. Gogoratu, Liburutegiaren aurrean elkartuko gara Mendialdea Eskolara elkarrekin oinez igotzeko.

Finkatutako topaguneak:
8:30ean Etxaburua kalean, Liburutegiaren aurrean.
8:35ean Lantzeluzen.
8:38an Berriozar etorbidearen eta Probintzietako Errege Abelbidea kalearen arteko bidegurutzean.
8:40an Zurezko zubira igotzeko eskaileran.

Anima zaitez Berriozarko haurrekin Mendialdera Eskola-Bidetik igotzera.
LAGUNDU, ZAINDU INGURUMENA ETA HOBETU ZURE OSASUNA.