Udaberria hemen dago. Pozez hartu dugunez, Musika-Eskolako ikasleek, gustu handiz, martxoko kontzertualdia eskainiko digute, Eskolan eskaintzen diren instrumentu guztiak entzuteko. Kontzertuak Entzunaretoan izanen dira, Eskolan bertan, martxoaren 14tik 28ra.
Musika-Eskolak berriozartar guztiak animatu nahi ditu hurbil daitezen, bertan egiten den lana ezagutzeko eta, jakina, musikaz gozatzeko. Gonbidapenak ekitaldi bakoitzaren egun berean jaso ahalko dira, saioa hasi baino ordu bat lehenagotik, Musika Eskolako idazkaritza bulegoan.
Anima zaitezte!!!!!

KARTELA

Egunak, orduak eta instrumentuak