Musika Eskolaren gabonetako kontzertuak abenduaren 12, 17, 18 eta 19an eskainiko dira Berriozarko Entzunaretoan.
Sartzeko eskatuko den gonbidapena ekitaldiaren egun berean jaso ahal izanen da, saioa hasi baino ordu bat lehenago, Musika Eskolako idazkaritza-bulegoan.

Kontzertuak:
o Ostiral 12an, 18:00etan: Musika Hastapena
o Astelehen 17an, 19:00etan: Taldeak
o Astearte 18an, 18:00etan: Taldeak eta Musika Elkarteak
o Asteazken 19an, 19:00etan: Taldeak eta Musika Elkarteak

Abenduaren 17 eta 19an ez da eskolarik emanen, egun horietan ikasleak kontzertuetara joanen baitira, hastapen ikasketak egiten ari direnak izan ezik (4, 5 eta 6 urtekoak).

GABONAK 2018-2019