Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Bizikletaren Eguna, 2017

Heme_2017

Copia de logobttHeldu den igandean, ekainak 18, 10:30etik aurrera, Berriozarko Bizikletaren XVI. Eguna eginen da. BTT Berriozar eta Udaleko Kirol Arloak antolatu dute, herriko hainbat erakundek lagunduta.

Irteera eta helmuga Basoa pasealekuan kokatuko dira, Eguzki plazaren ondoan.

Izen-ematea Kiroldegian egin daiteke aldez aurretik, baita probaren egunean bertan ere, 9:45ak baino lehen.

Ibilaldi bizikletazalea da, ez lehiazkoa, adin guztietako pertsonentzat egokia. Helburua du bizikleta sustatzea garraio gisa zein ariketa fisikoa egiteko bide bezala, ohitura osasungarria baita.

Aurtengo ibilbidea,  gutxi gorabehera, 12 km-koa izanen da. Haurrek ibilbide motzagoa eginen dute, 7 bat km-koa.

Adingabeek gurasoen baimena beharko dute izena eman ahal izateko.

Argibideak: www.bttberriozar.com

Volver arriba