Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Emakumeen genitalen ablazioari buruzko erakusketa

Heme_2015

Urriaren 14tik 30era MUNDUKO MEDIKUEK ablazioari buruz egindako erakusketa ikusgai izanen dugu Berriozarren. Erakusketaren izenburua hauxe da: “Un viaje con compromiso: el valor de la prevención en la lucha contra la Mutilación Genital Femenina”.

Urriaren 14tik 23ra Gaztegunean egonen da. Urriaren 19an, 18:00etan, erakusketaren bisita gidatua eginen da bertan, baita gai honen gaineko hitzaldia ere.

Urriaren 26tik 30era Bigarren Hezkuntzako Institutura eramanen dugu eta beste hitzaldi bat eskainiko zaie DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleei urriaren 26an 10:00etan.

exposicion_ablacion

Volver arriba