Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

FICBE film laburren nazioarteko jaialdia

Heme_2016

CartelA2ficbe2016Urriaren 20tik igande 23ra Berriozarko Gai Sozialen Film Laburren Nazioarteko VIII. Jaialdia ikusgai izango dugu, Berriozar Films eta Cotolengo Kultural taldeek antolatuta eta Berriozarko Udalaren babesaz.

Lehiaketa arloan aurtkeztu diren film laburren proiekzioa ostegun 20an eta ostiral 21ean izango dira, arratsaldeko 8etan hasita. Larunbat 22an, 20:00etan ere, saritutako filmak proiektatuko dira eta sari emate ekitaldia izango da.

Amaiera gisa, igande 23an Berriozarko lagunek egindako film laburrak ikusiko dira , bai eta Vida Loka’L izeneko film laburra, Berriozarko adinduek aurten egindako filma, bi saioetan, 17:00etan lehena eta 19:00etan bigarrena.
Saio guztiak Berriozarko Entzunaretoan izango dira eta bakoitzaren sarrerak euro bat balio izango du.

Egitaraua ikusi.

Volver arriba