Botxategiaren inaugurazioa
Heme_2015
Hainbat hilabetetako lana bukatu ondoren, azaroaren 8an, igandea, Berriozarko Botxategi berria inauguratuko da udal Kiroldegian.
Botxategi berriak udan egiten den txapelketari segida emateko balioko du, urte osoan zehar jolastu ahalko baita. Modu horretan gure herriko ohitura den joko honi bultzada eman nahi zaio, haur eta gazteei zabaldu eta beste herrietako taldeekin lehian aritu.
Inaugurazioa goizeko 11etan eginen da: ongietorri eta aurreskuaren ondoren beteranoek botxa partida jokatuko dute. Bestalde, argazki erakusketa zabalduko da.
Ekitaldia Berriozar Kirol Elkarteak eta Berriozarko Udalak antolatu dute.