Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

“Francisco Casanova” Musika Eskola

Hezkuntza

Berriozarko Musika Eskolaren ibilbidea 1985. urtean hasi zen. Gaur egun 200 ikasle baino gehiago eta 16 irakasle ari dira bertan. Instalazio moderno eta funtzionalak dauzka eta bertan lana modu eroso eta egokian egin dezakegu.

Baina Berriozarrekin dugun konpromisoaren bokazioa aurreneko eguneko berbera da, ez da batere aldatu. Eskolako heziketa komunitate osoa inplikatuta dago herritarrei irekia izango den eskola lortzean, hau da, herritar horiek dituzten musika premiei alde eta ikuspuntu guztietatik erantzutea lortzean. Era berean, herritar horien gizarte eta kultura bizimoduan parte hartu nahi izatea ere aurreneko eguneko berbera da.

ZERGATIK MUSIKA?

Musikak ezin konta ahala onura eskaintzen dizkio erregulartasunez praktikatzen duenari. Hain zuzen ere, garunaren jarduera osoa laguntzen du, eta adierazpen, sormen, zentzumen… gaitasunak garatzen ditu.

Berriozarko Musika Eskolako kideok sinetsita gaude musika heziketak ahalik eta osoena izan behar duela. Hori dela-eta, gure ikasketa planean irakasgaiak lantzen dira:

• Taldeka: hartara, zenbait jarrera laguntzen dira, esate baterako, sozializazioa, taldearekiko konpromisoa… Eta, gainera, beste gaitasun hauek ere garatzen dira: erritmoa, soinua, gozatzea, fraseatzea, belarri polifonikoa…

• Banaka: musikako elementu guztiak bakarka lantzen dira, betiere aintzat hartuta ikasle bakoitzaren garapena eta ahalmena.

Bai banakako irakaskuntza, bai taldekakoa progresiboa izango da eta norberaren garapenari egokitua. Neska-mutikoei ezagunak zaizkien kontzeptuetatik abiatzen gara eta pixkana-pixkana ezezagunei heltzen zaie, eta mailaz maila ikasten dute musikaren hizkuntza. Eta, alde batera utzi gabe, jakina, helburu nagusia: gozatzea.

IRAKASKUNTZAREN ANTOLAKETA

Berriozarko herritarrek musika heziketaren arloan egiten dizkiguten eskaera guztiei erantzun nahian, ikasketak hainbat ibilbidetan antolatuta ditugu.4 urtetik hasita eta adin mugarik gabe ikasi ahal izateko aukera eskaintzen du eskolak. 4 urterekin, ziklo berezi bat egiten hasten dira neska-mutikoak, eta 8 urtetik aurrera, plan nagusia hasten dute. Plan nagusi horrek 8 maila hartzen ditu.

Plan pedagogiko honen barnean, ikasketa profesionalera bideratzen dituen musika bokazioa duten pertsonek ere badute beren lekua. Izan ere, pertsona horiei ibilbide bat eskaintzen zaie, kontserbatorioan ikasten jarraitu nahi duten ikasleak bideratzea baita helburuetako bat. Hartara, banakako eskola gehiago hartzen dituzte, eta bai musika hizkuntza indartzeko eskolak ere.

Honenbestez, gure ikasleek musika ikasketak ulertzeko dituzten modu desberdinei erantzun ahal izateko bidea ematen digu ikasketak modu honetan antolatuta izateak.

ORGANIGRAMA

  • Zuzendaritza-organoak: Eskola kontseilua
  • Zuzendaritza-talde: Zuzendaria (Eneko Anaut Pla) eta Ikasketaburua (Eneko Azparren Vicente)
  • Irakasleen Klaustroa: Irakasleak
  • Langile ez irakasleak: Atezaintza (Bidean) eta Administrariak (Nekane González eta Susana Lasa)

INFORMAZIO ERABILGARRIA  Orri Informatiboa 2024 2025

INSTALAZIOAK

AZKEN BERRIAK

Helbidea: Euskal Herria plaza 3, behea p.k.31013 Berriozar (NAFARROA)

Telefonoa: 948 30 04 30

E-Posta: musica@berriozar.es

 

Volver arriba