2015eko jaien aurreko egitaraua
Heme_2015
Abuztuaren 26an hasiko diren herriko jaiak hurbiltzen ari dira eta, girotzen hasteko, Berriozarko Udalak jaien aurreko egitaraua prestatu du, kultur eta kirol jarduerek osatua.
Botxa-txapelketa, kaleko antzerkia eta musika, erakusketak eta kirol jarduerak dira herritarrei Udalak eskainitakoak.
Abuztuaren 10etik 25era Kiroldegian ikusgai egonen dira Jaietako Kartel Lehiaketan eta “Irudi bat bazterkeriatik berdintasunera” Argazki Lehiaketan aurkeztutako lanak.
Musikak garrantzia izanen du jaien aurreko ekitaldietan. Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira Euskal Herria plazan: abuztuaren 19an, asteazkena, “THE CORLEONE’S BAND”; abuztuaren 20an, osteguna, “BLUSENEA BIG BAND” eta ostiral 21ean “TRIO ENSUEÑO”k eskainitako musika kubatarra. Haatik, musika egitaraua abuztuaren 22an bukatuko da, larunbat horretan 20:00etan Entzunaretoan joko baitu Berriozarko Doinua Musika Bandak José Germán Antóni eskainitako kontzertua. Sarrera-txartelak dohainik banatuko dira kontzertuaren egun berean 18:00etatik aurrera Berriozarko Musika Eskolan.
Bestalde, “A la calle. Kalera” egitarau mankomunatuak kaleko antzerkia ekarriko digu. Lehenengo ikuskizuna abuztuaren 23an 20:00etan eskainiko du Eguzki plazan “Circo Los” taldeak, “Xarivari Blues” lana, hain zuzen. Bigarrena abuztuaren 24an eskainiko du leku eta ordu berean Kanbahiota taldeak: “Vaya circo”. Antzerkiak jarraipena izanen du abuztuaren 25ean Iluna taldearen eskutik: “Cuentos a la sombra, Un cuento de detectives”, 20:00etan Kulturgunean.
Kirol jarduerek osatuko dute egitaraua; abuztuaren 22an, larunbata, 18:30etik aurrera, Peñen Arteko Txapelketaren finalaurrekoak jokatuko dira Ilargi pistan.