Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2016ko jaien aurreko egitaraua

Heme_2016

Abuztuaren 31n hasiko diren herriko jaiak hurbiltzen ari dira eta, girotzen hasteko, Berriozarko Udalak jaien aurreko egitaraua prestatu du, kultur eta kirol jarduerek osatua.

Botxa-txapelketa, kaleko antzerkia eta musika, erakusketak eta kirol jarduerak dira herritarrei Udalak eskainitakoak.

Abuztuaren 16tik 30era Kiroldegian ikusgai egonen dira Jaietako Kartel Lehiaketan eta “Irudi bat bazterkeriatik berdintasunera” Argazki Lehiaketan aurkeztutako lanak.

“BLUSENEA BIG BAND” musika taldearen kontzertuak zabalduko du emanaldien egitaraua, abuztuaren 25ean, 20:00etan, Euskal Herria plazan.
Beste herriekin batera antolatzen den egitarau mankomunatuak kaleko bi antzerki ikuskizun ekarriko dizkigu. Batetik, abuztuaren 26an BAMBOLEA taldeak “Bámbalas” izeneko ikuskizuna eskeiniko du Eguzki plazan 20:00etan hasita, bestetik, igandean, hilak 28, ROLABOLA taldeak “Cabaret Mediterraneo” ikuskizuna ekarriko digu (Eguzki plazan, 20:00etan).
Aurten bi jarduera berri izanen ditugu. “Berriozar mila kolore” izeneko egurats zabaleko margo topaketa 10:00etan hasiko da larunbat 27an. Topaketan parte hartu ahalko dute Berriozarko txoko edo lekurik kutunena margotu nahi duten pertsona guztiek.
Astelehen 29an dantza ikuskizuna eskainiko du Noaingo ARDANTZETA dantza taldeak, Eguzki plazan, 19:00etan hasita. Jarraian, 20:00etan, “DANTZAN ENPARANTZAN” izeneko herri-dantzen emanaldia antolatu da, parte hartu nahi duten guztiei irekita. Musika zuzenean joko dute.

Kirol jarduerek osatuko dute egitaraua. Abuztuaren 27an, larunbata, Peñen Arteko Txapelketaren finalaurrekoak jokatuko dira Ilargi pistan, 18:30etik aurrera. Iganderako “Eliminatrail” kirol proposamen berria antolatu da. Lehiaketa honetan Ezkaba mendira igoko dira kirolariak, Mendialdea Eskolatik goizeko 8:45ean hasita.

Egitaraua ikusi

Volver arriba