2017ko jai egitaraua onartu da.
Heme_2017
Berriozarko Udalbatzak abuztuaren 30etik irailaren 3ra ospatuko diren jaietako egitaraua onartu zuen ekainaren 28an egindako osoko bilkuran.
Aurtengo helburuak izan dira musika programazioaren kalitatea handitzea eta haur jarduerak ugaritzea. Horretarako 75.000 euroko aurrekontua gorde da, azken urteetan baino 5.000 euro gehiago. Musika arloan aipatzekoa da “En Esenzia” orkestraren emanaldia irailaren 1ean, baita Doinua Musika bandak, Elkarrekin abesbatzak eta abeslariek lagunduta, abuztuaren 31n eskainiko duen “Queen” kontzertua ere.
Egitarauak herriko talde eta elkarteek egindako ekarpenak jaso ditu, Kultur Arloak horretarako antolatutako bileretan proposatutakoak, baita Berdintasun, Gazteri eta Kirol arloetatik helarazi direnak ere. Nabarmentzekoak dira herriko gazte elkarteek egindako jarduera berriak.
Egitarua eta dagokion aurrekontua Gobernu Taldearen (EH Bildu eta Geroa Bai) eta PSN eta I-E taldeen aldeko bozkekin onartu dira.