Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Ziba Guraso Elkartea

Elkarteak

Ziba Guraso ElkarteaBerriozarko Haur Eskolako Ziba Guraso Elkartea 2002. urtean hasi zen lanean. Euskarazko ereduko guraso batzuen interesak eta kezkak bultzatuta sortu zen. Honako helburu hauek dauzka:

  • Gurasoak lagundu seme-alaben hezkuntzarekin lotutako alderdi guztietan.
  • Ikastetxeak antolatutako jardueretan gurasoen parte-hartzea bultzatu.
  • Haur Eskolako hezkuntzaren kalitatea zaindu.
  • Guraso eta seme-alaben arteko euskararen erabilera sustatu. Euskararen ezagutza eta hurbilpena sustatu.

Urte hauetan egindako jarduerak izan dira: euskarazko abestien eta jokoen ikastaroa, udaberriko eta udako festak eta gurasoentzako prestakuntza-jardunaldiak.

E-Posta: zibaberiozar@hotmail.com

Volver arriba