Garapen-Lankidetza Proiektuak
Heme_2014
Berriozarko Udalak ebatzi du 2013. urteko garapen-lankidetza proiektuen deialdia.
Berriozarko Udalak 43.000 euroko kontu-sail orokorra gorde zuen 2013. urtean, Garapen-Lankidetza programak diruz laguntzeko. Kopuru hori da toki erakunde honen aurrekontu arruntaren %0,7.
Kopuru horretatik, %65 Garapen-Lankidetza Proiektuak diruz laguntzeko erabiltzen da, %30 (12.900 euro) Kuba eta Sahararen senidetzeei dagokie eta %5 larrialdietan laguntza bideratzeko erabiltzen da (2.150 euro).
Deialdian 19 GKE eta elkartek parte hartu dute, bi senidetzeak barne.
Aurkeztutako proiektuek askotariko alderdiak lantzen dituzte hainbat gune geografikotan: hezkuntza, osasuna, giza eskubideak, elkartasun-ekonomia, edateko uraren irisgarritasuna, laborantza iraunkorra, emakumeen kooperatibak eta ur eta komunen saneamendua.
Aurkeztu diren eta dirulaguntza lortu duten GKE eta elkarteak honakoak izan dira:
|
GKE / ELKARTEA |
DIRULAGUNTZA |
| NUEVOS CAMINOS, NOUS CAMINS ELKARTEA |
3.422’60 € |
| JUAN BONAL FUNDAZIOA |
4.413’00 € |
| MANOS UNIDAS, ORBE SIVATTE ASUNCIÓN |
3.580’79 € |
| ANARASD |
4.581’00 € |
| SAHARAKO ORDEZKARITZA |
6.450’00 € |
| NAFARROAKO ACOES FUNDAZIOA |
4.125’50 € |
| ITAKA-ESCOLAPIOS FUNDAZIOA |
4.783’00 € |
| MUGARIK GABE NAFARROA |
3.000’00 € |
