Nafarroako Parlamenturako, Udaletarako eta Kontzejuetarako Hauteskundeak. Hautesle-zerrendak ikusgai.
Heme_2015
Nafarroako Parlamenturako, Udaletarako eta Kontzejuetarako maiatzaren 24ko hauteskundeetako hautesle-zerrendak jendaurrean egonen dira apirilaren 6tik 13ra, Hauteskundeen Erregimen Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoak 39.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epearen barneko lanegunetan interesatuek hauteskunde-erroldako zerrendak ikusi ahalko dituzte Berriozarko Udaleko Auzo Bulegoan (8etatik 14etara, Euskal Herria plaza, 1), baita horietan sartzeko edo ateratzeko erreklamazioak egin ere.
012 (948217012) telefonoan ere kontsulta daitezke hauetesle-zerrendak (astelehenetik ostiralera 8etatik 19etara). Erreklamazioak aurkezteko epea luzaezina da.