Sahararen aldeko elkartasun astea
Heme_2015
Berriozarko Sahararen Aldeko Lagunak elkarteak Sahararen aldeko elkartasun astea antolatu du Berriozarren.
Jarduera-programa pasa den asteartean, apirilak 14, hasi zen. Asteazken 15ean, 19:30ean, Askapenako Naia Bellosok hitz eginen du Euskaltegian. Apirilaren 17an, ostirala, zine foruma eginen da 20:30ean Kulturgunean eta apirilaren 18an, larunbata, askotariko jarduerak eginen dira egun osoan Euskal Herria plazan goizeko 10etatik aurrera:
- 10:00etatik aurrera azoka solidarioa.
- 18:00etan Pipo eta Popi pailazoak.
- 18:30ean gimnasia erakustaldia.
- 19:00etan haur jolasak.
- 20:00etan sokatira.
- 22:00etan afaria Zulo Alai elkartean. Afalostean euskal kantak eta Saharako hip-hop taldea.
Bestalde, apirilaren 13tik maiatzaren 10era Gari Berasaluzek egindako Saharari buruzko argazkiak egonen dira erakusgai Berriozarko hainbat tokitan:
- Apirilaren 13tik 19ra Kiroldegian.
- Apirilaren 20tik 26ra Kulturgunean.
- Apirilaren 29tik maiatzaren 3ra Kirol tabernan.
- Maiatzaren 4tik 10era Vaquero tabernan.