Haur Eskola: behin behineko zerrendak. 2016-17 ikasturtea
Heme_2016
Berriozarko Udaleko Haur Eskola.
Bularrekoak: Gaztelania eta euskara. Behin behineko zerrenda.
Gaztelania. Behin behineko zerrenda
Euskara. Behin behineko zerrenda
ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEA:
2016ko maiatzaren 6an hasi eta maiatzaren 12an bukatuko da, biak barne. Hautapen Batzordeari zuzenduta, behin-behineko zerrendetan agertutako puntuazioa berrikusteko zergatik eskatzen den azalduz. Ezin izanen dira inolaz ere hautapen baremoan puntuazioa ematen duten agirietako akatsak zuzendu.
Tokia: Urtxintxa Haur Eskola, Errota kalea 6 bis.
BEHIN BETIKO ZERRENDAK ARGITARATZEA:
2016ko maiatzaren 20an. Tokia: Urtxintxa Haur Eskola, Errota kalea 6 bis, Berriozarko Udaletxean.
MATRIKULA
MATRIKULA EGITEA: 2016ko maiatzaren 20tik 30era. Tokia: Urtxintxa Haur Eskola, Errota kalea 6 bis.
Orduak: 8:30etik 11:30era.
Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- Matrikula egiteko eskabidea.
- – Matrikularen kuota ordaindu izanaren ordainagiria. 50 euro sartu behar dira Caixa Bank-eko 2100.5184.57.2100248980 kontuan. Umearen izen-abizenak agertu behar dira ordainagirian.
- – Haurra inskribatua agertzen den Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia. Agiri hori ez dute aurkeztu beharko aurreko ikasturtean zentroan egondakoek.
- – 2015eko Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren Aitorpenaren fotokopia, aitarena eta amarena, edo, halaxe badagokio, 2015. urtean lortutako diru-sarreren frogagiriak. Agiri horiek 2016ko ekainaren 30a arte aurkeztu daitezke. Ez bada agiririk aurkezten gehienezko kuota ezarriko da. Ez dute agiri hori aurkeztu beharko gehienezko kuotari dagokion errenta edo altuagoa daukaten pertsonek, hau da, 15.000€ per capita.
- – Errentaren aitorpena egiteko beharrik ez badute, horrela egiaztatzen duen Nafarroako Gobernuaren agiria aukeztu beharko da, baita lan-bizitzaren agiria eta familiaren 2015eko diru-sarrerak egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen diren agiriak ere.
- – Beste udalerri batean bizi diren haurren kasuan, modulutik udalari dagokion portzentajea finantzatu izanaren egiaztagiria. Finantzaketa hori bizilekuko udalaren edo familiaren beraren kontura izanen da.
- – Ordainagiriak helbideratzeko, banku entitatearen libretaren orriaren fotokopia, titularra eta zenbakia agertzen dituena. Agiri hori ez dute aurkeztu beharko aurreko ikasturtean zentroan egondakoek, kontu-zenbaki bera baldin badute.
- – Kasua bada, beharrezkoa den osasun informazioa, haurra behar den moduan zaintzeko.
OHARRAK ETA DATUAK EGIAZTATZEA
• Ezarritako epean egiten ez diren matrikulen ondorioz, beste esleipen bat eginen da itxarote-zerrendako ordenari jarraituz.
• Alegatzen den egoerari buruzko ziurtagiriak aurkezten ez badira, zero puntuazioa emanen da onarpen baremoan dagokion atalean.
• Egiaztatzen bada eskabidean edo erantsitako agirietan adierazitako datuak okerrak edo faltsuak direla, dagokion puntuazioa aldatuko da eta, kasua bada, emandako ikaspostua kenduko da.
• Hautapen Batzordeak zilegi izanen du edozein unetan ziurtagiri gehiago eskatzea hautapen baremoan puntuazioa duten egoerei buruz.