Nafarroako Once erakundeak 2017ko Sari Solidarioen epaitza eman du.
Heme_2017
Berriozarko Udala saritu dute Nafarroako ONCEren bosgarren sari solidarioen harira.Epaimahaiak nabarmendu du bazterkeria arriskua duten giza taldeen alde Udalak bideratutako lana. Praktika on gisa azpimarratu du Ijitoen Idazkaritza Fundazioarekin bideratutako lankidetza proiektuen bidez ijitoen komunitatearekin egindakoa.
Udalarekin batera, pertsona eta erakunde hauek ere saritu dituzte:Navarra TV, Nafarroako Unibertsitatea, Joaquín Mencos eta Altzuza 2 Bizitegia.
Sariak maiatzaren 31n banatuko dira, 19:00etan, Iturramako Civivoxean.