Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Jornadas de teatro para personas adultas

Heme_2018

Azaroaren 4an hasiko da Berriozarko Helduen 36. Antzerkialdia, antzezlan hauek eskainiko dituena:

* Azaroaren 4an, igandea. Lolita Corina taldearen “Brujas” komedia. Eskarmentu handiko sorgin batek sorgin berri bat lagunduko du naturaz gaindiko munduan murgiltzen. (Gaztelaniaz)

* Azaroaren 11n, igandea. Iluna taldearen “Camioneta y manta” antzezlana. Herriz herri doan antzerki konpainia baten gorabeherak. Komedia genero guztiak jorratuz konpainiak algarak bilatzen ditu, baita samurtasuna eta emozioa ere. Andoni Ferreño eta Carla Hidalgo antzezleen artean. (Gaztelaniaz)

* Azaroaren 18an, igandea. Txalo taldearen “Ergela” antzezlana. Protagonistak izena eman du proba psikologiko batzuk egiteko, diru pixka baten truke, baina psikologoaren galdera sorta tranpatiak bere onetik aterako du. (Euskaraz)

* Azaroaren 25ean, igandea. T-Diferencia konpainiaren “Velma y Cris”. Azaroak 25 programaren barneko eskaintza. Oso ezberdinak diren bi emakumek ezusteko bukaera erabakiko dute, zinemaren logikatik at. (Gaztelaniaz)

Lau saioak 19:00etan hasiko dira Berriozarko Entzunaretoan. Txartelen prezioa: 4 euro, “Camioneta y manta” antzezlanarena salbu, azken horren prezioa: 8 euro.

 

Volver arriba