Berriozarko hiri-jarduketako plan berezirako herritarren parte-hartze prozesua
Azalpen bilera bat egingo da Kulturguneko lehen solairuan, apirilaren 29an, 11: 00etan.
GESTIÓN LA MUGA, S.L.k sustatzen duen Berriozarko arau subsidiarioen zehaztapen xehatuen aldaketari buruzko aurretiazko kontsulta publikoa, Berriozarko 18. poligonoko 352-354 eta 372-379 katastro-partzeletan, Berriozarko hirigunearen ipar-mendebaldean dagoen hiri-lurzoru finkatuaren eremuan, herriaren ardatz nagusian (Gipuzkoa etorbidea).
Hori guztia, Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikulua.
Kontsulta honen xedea da proposatutako aldaketak eragin diezaiekeen herritarren eta ordezkaritza-erakundeen iritzia jasotzea.
Herritarren ulermena eta zabalkundea errazteko asmoz, dokumentu teknikoa interesdun guztien eskura jartzen da Udalaren webgunean https://www.berriozar.es
Komenigarritzat jotzen duen pertsona orok egoki iritzitako ekarpenak egin ditzake ezarritako epearen barruan (apirilaren 29tik maiatzaren 27ra) adcnavarra@adcarquitectos.es posta elektronikoaren bidez, gai honetan testu hau adieraziz: PPC Berriozar
Azalpen bilera bat egingo da Kulturguneko lehen solairuan, apirilaren 29an, 11: 00etan.