2024ko maiatzak 5
Egur-sortak
Berriozarko Udala, Ezkaba mendiko suteen aurkako planaren barruan, hilabete honetan zehar mendia garbitzen ari da.
Udal honek interesa duten bizilagunen esku jartzen du egur-sortak auzolanaren bidez egitea.
Egur guztia eskatzaile adina lotetan banatuko da. Lote horiek zozketa bidez esleituko dira.
Baldintzak:
- Berriozarren erroldatuta egotea.
- Eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da familia-unitate bakoitzeko.
- Bitarteko propioak erabiliko dira behin loteak eginda.
Egurra ateratzeko datak:
Ekainaren 1a eta 8a (bi egunetako bat aukeratu behar da). Topalekua: Natureskolan 8:00etan.
Izen-emateak:
2024ko maiatzaren 15etik 27ra (biak barne) servicios@berriozar.es posta elektronikoaren bidez.
Izen-abizenak eta telefono-zenbakia eman beharko dira.