Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2024ko maiatzak 5

Egur-sortak

Foto noticia

Berriozarko Udala, Ezkaba mendiko suteen aurkako planaren barruan, hilabete honetan zehar mendia garbitzen ari da.

Udal honek interesa duten bizilagunen esku jartzen du egur-sortak auzolanaren bidez egitea.

Egur guztia eskatzaile adina lotetan banatuko da. Lote horiek zozketa bidez esleituko dira.

Baldintzak:

  • Berriozarren erroldatuta egotea.
  • Eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da familia-unitate bakoitzeko.
  • Bitarteko propioak erabiliko dira behin loteak eginda.

Egurra ateratzeko datak:

Ekainaren 1a eta 8a (bi egunetako bat aukeratu behar da). Topalekua: Natureskolan 8:00etan.

Izen-emateak:

2024ko maiatzaren 15etik 27ra (biak barne) servicios@berriozar.es posta elektronikoaren bidez.

Izen-abizenak eta telefono-zenbakia eman beharko dira.

Volver arriba