2025eko ekainak 2
Euskara ikasteko dirulaguntza
Ekainaren 1etik uztailaren 15era irekita dago epea 2024/25 ikasturtean euskara ikasi dutenek dirulaguntza eskatzeko.
Lehenengo deialdian eskaera egin zutenek, honako dokumentazioa aurkeztu behar dute:
- Asistentzia-agiria (Udalari kontsulta egiteko baimena eman bazitzaion, ez da ezer aurkeztu behar)
- Ikastaroa epeka ordaindu bada, lehenbiziko deialdian aurkeztu gabeko ordainagiriak
Aldiz, lehenbiziko deialdian eskaerarik egin ez zutenek, oraingoan dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
- Eskabidea
- Euskaltegiaren asistentzia-agiria
- Bankuko ordainagiria(k)
Eskaera udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoan edo erregistro elektronikoaren bidez egin behar da.
Informazio gehiago eta eskabidea: Euskara ikasteko dirulaguntzak – Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala