Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Euskara ikasteko dirulaguntzak

Euskara

Berriozarko Udalaren dirulaguntza

  • Kopurua: Ikastaroaren %40
  • Norentzat: Berriozarren erroldatutakoak edo Berriozarren autonomo edo mikroenpresetan aritzen direnak.
  • Ikastaro motak: intentsiboak, estentsiboak, autoikaskuntza eta barnetegiak.
  • Epeak:
    • 1. epea: Urriaren 6tik abenduaren 5era (ITXITA)
    • 2. epea: ekainaren 1etik uztailaren 15era (EPEA IREKITA)
  • Agiriak:

 

Euskarabidearen dirulaguntza (Nafarroako Gobernua)

  • Norentzat:
    •  Herri ekimeneko euskaltegi eta zentroetan euskara ikasi nahi duten 16 urte goitiko helduentzat, Nafarroan erroldatuta.
    •  Udalaren dirulaguntza eskaerarekin konpatiblea da
  • Kopurua:
    • Ikastegi publiko zein euskaltegi homologatuetan A1 maila egingo duten ikasleei Euskarabideak % 100era arteko laguntzak emanen ditu maila horretan.
    • Gainontzeko mailetan, 475 eurora arteko dirulaguntzak jaso ahal izanen dituzte aurrez aurreko ikastaroetan, eta laguntza horiek bateragarriak izanen dira toki entitateek ematen dituzten laguntzekin.
  • Modalitateak:
    • A modalitatea: 2025eko urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean hasi eta 2025eko irailaren 30erako bukatuta dauden ikastaroak.
    • B modalitatea: 2025eko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasi eta 2026ko ekainaren 30erako bukatuta dauden ikastaroak.
    • C modalitatea: A1 mailako ikasleentzako laguntza osagarria, 2025eko urrian hasi eta 2026ko ekainaren 30a baino lehen amaitzen diren ikastaroetarako. (2025eko urrian dirulaguntza eskatu zuten eta eskatu ez zuten ikasleentzat).
  • Epea:
    • B modalitatean eskaerak aurkezteko epea irailaren 1etik urriaren 31ra arte egonen da zabalik.  (ITXITA)
    • C modalitatean eskaera aurkezteko epea maiatzaren 15etik ekainaren 15era arte egongo da zabalik. (EPEA IREKITA)
  • info+ eta agiriak:
Volver arriba