Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko apirilak 30

USALANDA GESTIÓN PÚBLICA, S.L. enpresa publikoan garbiketako langile izateko lanpostua aldi baterako kontratatzeko deialdia

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 30etik maiatzaren 14ra izango da, biak barne.

Foto noticia

Deialdi honen helburua da 2023/11/14an onartutako kontratazio-zerrendaren ordezko izaera izango duen izangaien zerrenda eratzea, USALANDA GESTIÓN PÚBLICA, S.L. enpresa publikoan garbiketako langileen aldi baterako kontrataziorako.

Garbiketako langileei esleitutako profil profesionalaren profila hau da: ahal dela, lan-esperientzia izatea eraikin publikoetako garbiketan, koordinazioan eta deialdi honetan eskatzen diren antzeko zerbitzuen kudeaketan.

Izena emateko epea eta modalitateak

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 30etik maiatzaren 14ra izango da, biak barne.

  • Presentziala: Kiroldegiko harreran (Antsoain Zendea kalea, 2), 8:30etatik 14:00etara.
  • Online: Bidali mezu elektroniko bat usalanda@berriozar.es helbidera.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabidea onartzeko, agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Eskaera ofiziala (I. eranskina): Beteta eta laukiak markatuz, euskarako titulua edo beste formazioren bat aurkezten bada.
  • NAN: Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
  • Eskatutako titulazioa: Lanposturako eskatutako tituluaren kopia
  • Euskara: Ziurtagiri ofiziala, hala badagokio.
  • Beste batzuk: Formazio osagarriak.

GARRANTZITSUA: Izena emailez ematen baduzu, dokumentazio guztia dokumentu bakar batean bidali behar da, PDF formatuan.

Bases-convocatoria-Deialdiaren-oinarriak 2026 USALANDA.

Volver arriba