2026ko uztailak 20
Berriozarko alkatetzaren oharra, uztailaren 19an izandako gertaeren aurrean
Berriozarko alkateak bere gaitzespena adierazi nahi du ostalaritza lokal batean atzo izandako istiluen aurrean. Iker Mariezkurrenaren ustez, gertakari horiek "ez lirateke inoiz gure herrian gertatu behar".
Berriozarko alkateak bere gaitzespena adierazi nahi du ostalaritza lokal batean atzo izandako istiluen aurrean. Iker Mariezkurrenaren ustez, gertakari horiek “ez lirateke inoiz gure herrian gertatu behar”.
Era berean, alkateak elkarbizitza demokratikorako eta errespeturako deia egin du, “Berriozarko herritarren berezko bi elementu baitira”.
Azkenik, herrian barna sinbologia neonazia erabiltzeagatik kezkatuta dagoela adierazi du, eta horrelako irudiak “ez dutela tokirik gure herrian” azpimarratu du.