“Zoru pelbikoa lantzen” tailerra
Izena emateko 012 telefonora deitu edo servicios@berriozar.es helbidera idatzi behar da, irailaren 3tik 7ra.
Emakumeak jarreran eta mugimendu ezan hezi gaituzte, batez ere genitalekin eta sexualitatearekin zerikusia duen guztian. Hain zuzen ere, ikastaro honek zikiratze hori irauli nahi du, eta emakumeei gure barne energiaren eta antzinakoenaren ezagutza eta kontrola eman. Gure jarrera hobetzen eta gure giharrak tonifikatzen ikasiko dugu, batez ere abdominalak eta zoru pelbikoa, ariketa, musika eta dantzekin. Beharrezkoa da emakumeok gure gorputz osoaren kontrolarekin ahalduntzea, eta bereziki, zoru pelbikoaren kontrolarekin, hain ezezagun egiten zaiguna.
Berdintasun Zerbitzuak zoru pelbikoa ezagutu eta zaintzeko tailerra antolatu du berriro, Lidón Soriano Segarraren eskutik.
Oraingoan, tailerra tarteko mailako izango da, irailaren 10ean, 17an, 22an eta 29an.
Izena emateko 012 telefonora deitu edo servicios@berriozar.es helbidera idatzi behar da, irailaren 3tik 7ra.
