2026ko Kaldereteak – abuztuak 30
Izen-emateak: abuztuaren 17tik 24ra, kultur arloan edo servicios@berriozar.es
Kaldereteak Basoa pasealekuaren inguruan egingo dira, Eguzki plazaren kioskoaren atzealdetik San Agustin kaleraino. Gasezko labetxoak erabiltzea gomendatzen da. Barbakoen edo egur-ikatzaren erabilera une horretan indarrean dagoen sute-arriskuaren aurreikuspenaren mende dago. Kalderetea altueran egingo da eta inola ere ez lurrean.
Izen-emateak: abuztuaren 17tik 24ra, Kultura Sailean edo servicios@berriozar.es
Udalak abuztuaren 30ean banatuko ditu, 11:30ean Eguzki Plazan, ardo botilak eta 2 poltsa: bata berdea (materia organikoarentzat) eta bestea horia (plastikoarentzat eta ontzientzat) Kultura Sailean aldez aurretik aipatutako egunetan izena eman duten pertsonentzat.
Poltsa horiek Mankomunitatearen gertuko edukiontzietan utzi beharko dira. Beira, era berean, Mankomunitateko iglu berdeetan utzi beharko da.
Behar diren tresna eta material guztiak, hala nola mahaiak eta aulkiak, kaldereteetan parte hartzen duten pertsonen kontura izango dira.
OHARRAK!! :
EKITALDI PUBLIKOEI ETA IRAUNKORTASUNARI BURUZKO APIRILAREN 17KO 36/2024 FORU DEKRETUAREN arabera, debekatuta dago erabilera bakarreko plastikoak erabiltzea. Hori dela eta, kaldereteetan parte hartuko duten koadrilek tresna berrerabilgarriak (platerak, edalontziak, mahai-tresnak) erabili beharko dituzte.