Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko abuztuak 12

2026ko abuztuaren 12ko eguzki eklipsea dela eta, ibilgailu motordunen zirkulazioa aldi baterako debekatzea eta beste gomendio batzuk

Foto noticia

2026ko abuztuaren 12ko eguzki eklipsea dela eta, eta Barne, Funtzio Publiko eta Justiziako kontseilariaren 2026ko abuztuaren 10eko 59/2026 Foru Agindua aplikatuz, aldi baterako debekatuta geratzen da ibilgailu motordunek Nafarroako Foru Komunitateko eremu osoan lurzoru urbanizaezinean dauden baso pistetatik eta landa bideetatik zirkulatzea.

  • Debekua 2026ko abuztuaren 12ko 00:00etatik abuztuaren 13ko 07:00etara indarrean egongo da.
  • Salbuespenak: etxebizitzetarako, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietarako, turismo-ostatuetarako, biztanle guneetarako, eklipsea behatzeko egokitutako eremuetarako eta larrialdi-zerbitzuetarako sarbideak dira.

Era berean, debekatuta dago Alde Zaharrera motordun ibilgailuekin sartzea.

  • Debekua 18:00etatik 21:00etara arte mantenduko da, eremu horretan bizi direnentzat izan ezik.

Azkenik, gure bizilagunei eskatzen diegu Ezkaba mendira ibilgailu motordunekin ez sartzeko Gotorlekura doan errepidetik, larrialdiren bat gertatuz gero sarbideen saturazioak ebakuazio-lanak eta sua itzaltzeko zerbitzuen esku-hartzea zaildu ez ditzan.

Barkatu sortutako eragozpenak.

▶️ BANDOA

Volver arriba