2026ko irailak 21
Euskararen astea – Ene Kantak
Irailaren 27an, 17:30etan, kiroldegian.
Datorren igandean, irailak 27, Berriozarko Euskararen asteak hasiera izango du. Lehenengo jardura Ene Kantak antzezlana izango dugu, 17:30etan, kiroldegiko kanpoko pistan. Sarrera doakoa izango da.
Sinopsia:
Lehen gizakiak gu bisitatzera etorri dira. Astok eta Satorrek lagunduko diete gure mundua ulertzen. Dantzak eta abestiak izango dira emanaldiaren ardatza. Haurrei zuzendutako ordubeteko ibilbide erakargarrian, lehen gizakiak gure garaiko hainbat asmakuntzekin harritu egingo dira, eta Asto eta Sator, euren galderak erantzuteko prest egongo dira. Sarrera doan.
