Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko irailak 14

“Euskera Ahora”, euskara ikastea inoiz baino errazagoa da

Euskarabidearen dirulaguntzak 16 urtetik gorako pertsonei edo 2026an 16 urte betetzen dituztenei zuzenduta daude, Nafarroan bizi badira; A1 eta A2 mailetako ikasleen kasuan, laguntzak %100era arte irits daitezke.

Foto noticia

Euskarabideak eta toki entitateek helduak euskara ikastera animatzeko Euskera ahora  kanpaina instituzionala aurkeztu zuten pasa den astean. 

Euskarabidearen dirulaguntzak 16 urtetik gorako pertsonei edo 2026an 16 urte betetzen dituztenei zuzenduta daude, Nafarroan bizi badira; A1 eta A2 mailetako ikasleen kasuan, laguntzak %100era arte irits daitezke. Berriozarko Udalak dituen dirulaguntzak eskatu ahal izateko lehenengo Euskarabidekoak eskatu behar dira.

Berriozarko Auzalor AEK Euskaltegiak goiz eta arratsaldez, maila ezberdinetako taldeak eskaintzen ditu, ordu kopuru ezberdinetakoak. Eskuratu informazioa hemen: berriozar@aek.eus, 948300602 / 607601400 edo Errekalde 4 Eguzki plaza, Berriozar.

Gainera, “Ingura” app-a sortu da, euskara hasiera mailatik online ikasteko. Bi modalitatetan egin daiteke: nor bere kasa edo euskategi batean izena emanda, ikastaroa tutoretzapean egin ahal izaneko.

Dirulaguntzak: informazio guztia hementxe

Zalantzak: euskara@berriozar.es | 948300359 

Volver arriba