Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko irailak 11

Irakurle txikien kluba

Izen ematea: Irailak 14-28 bitartean, 012ra deituz.

Foto noticia

Hilean behin, 6 eta 8 urte bitarteko D ereduan ikasten duten haurrak haien guraso euskaldunekin irakurketa une batzuk partekatzeko aukera izango dute, Galtzagorri Elkarteko dinamizatzaile batek gidatutako saioetan.

Ez da ohiko helduen irakurle kluben dinamika jarraitzen, ezta gaztelerako txikien klubena ere; modu dibertigarrian eskolaz kanpo irakurzaletasunean eragiteko baliagarria da.

Guraso euskaldun bakoitzak haur bat baino gehiagoren izen-ematea egin dezake, gero saioetan haiekin parte hartuko badu.

Familia erdaldunen kasuan, aldez aurretik adostu beharko dute guraso euskaldun batekin bere seme-alabek parte hartzeko aukera, taldea osotasunez euskalduna izateko.

Taldeak osatzeko gutxienez 5 familia behar dira.

Doakoa izango da eta saioak egun hauetan egingo dira: urriak 14, azaroak 11, urtarrilak 20, otsailak 3, apirilak 21, maiatzak 12, eta ekainak 9. 17:30-18:30 ordutegian Berriozarko Liburutegi Publikoan (haurrentzako aretoan).

Izen ematea: Irailak 14-28 bitartean, 012ra deituz.

Volver arriba