Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko irailak 11

Bertsoeskola

Izen-ematea: irailaren 25era arte zabalik.

Foto noticia

Berriozarko Udalak, Nafarroako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, Bertso Eskola jarri du abian, bertsolaritzan modu ludiko eta dinamikoan sakontzeko asmoz.

Euskarazko trebetasunak eta hiztegia indartzeaz gain, ahozkotasuna, memoria eta pentsamenduaren egituraketa lantzen ditu jarduerak bertsoaren bidez, ikasleen sormena garatzen lagunduz.

Ikastaroari buruzko informazioa:

Lehen Hezkuntzako 4. mailatik DBHko 4. mailara bitarteko ikasleak. Talde murriztuak antolatuko dira adinaren arabera (gutxienez 4 pertsona talde bakoitzeko).

Ordutegiak (aukeran, ostegunetan):

  • 13:30 – 14:25 mendialdean II.
  • 17:00 – 18:00 kulturgunean.

Izen-ematea: irailaren 25era arte zabalik Bertsozale Elkartearen webgunearen bitartez.

Prezioa: 80 euro ikastaro osoagatik, Bertsozale Elkartean zuzenean abonatuak (ordainketa 40 euroko bi kuotatan zatitzeko aukerarekin).

Volver arriba