Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Bandoa

Heme_2015

Abuztuaren 17tik, astelehena, irailaren 4a arte ezin izanen da aparkatu San Agustin kalean, ez alde batean ez bestean, eta ez da espaloietatik autoz pasatzerik izanen. Abuztuaren 17an goizeko 8:30ean hasiko da debekua. Kalea libre geratu beharko da, Berriozarko jaietako bigantxen ikuskizunak egin ahal izateko hesiak jartzeko.

Hortaz, ibilgailua kendu beharko dute abuztuaren 17an San Agustin kalean aparkatuta dutenek.

Horrela jakinarazten da, ukitutako garajeak erabiltzen dituzten norbanakoek eta enpresek beharrezko neurriak har ditzaten, murrizketak sortuko dituen eragozpenak arintzeko.

Volver arriba