BERRIOZARKO HARIZDI ZANPANTZARRA
Joaldunak joareak daramatzaten inauteri-pertsonaiak dira. Osagai deigarriz jantzita, joareekin ibiltzeko erritmoa markatzen dute. Ez dakigu inauteri-erritu honen hasiera-data, bai, berriz, esanahia: abereak edo uzta kaltetu ditzaketen espiritu gaiztoak urruntzea. Gaur egun joaldunek inauteriko ospakizuna gainditu dute eta edozein jai-girotan aurkitzen ditugu; hori da, hain zuzen, Harizdi Zanpantzarraren ikuspegia. Harizdi Zanpantzarra 1986. urtean sortu zen, euskal folklorearen hainbat zalek bultzatuta eta Zubietatik Berriozarrera etorritako familia baten ikaspenei esker.
Ekitaldietan antolatzaileek aurretik zehaztutako ibilbidea egiten dute joaldunek eta sortutako jai-giro koloretsuak deituta, publikoa haien inguruan biltzen da. Zanpantzarraren ohiko zereginak honakoak dira: desfileak, ibilaldiak, aurkezpenak edo deigarria izan nahi duen eta jendea bildu nahi duen edozein jarduera.
Harremanetarako pertsonak: Karlos / Josu.
Telefonoa: 948 30 06 28 / 690 62 43 12