Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Berriozarrek Ezkaba garbia nahi du

Heme_2013

Berriozar Kirol Elkarteak (BKE) Berriozarko dermiokoak diren Auzo Zaharretik San Kristobal gotorlekurako bide eta zelaien garbiketa antolatu zuen ekainaren 8an. Eguna etengabeko euripean igaro zen, baina eguraldiak ez zituen kirolari boluntarioak kikildu eta lan handia egin zuten jendeak lotsarik gabe botatako zaborrak jasotzen; izan ere, batzuek ez dute Ezkaba den altxorra ikusten eta zabortegia balitz bezala jokatzen dute.

Aldarrikapen eguna izan zen, antolatzaileek esandakoaren arabera, naturaz gozatzeko mendian gora zihoazen txangozaleek txaloka hartutako ekimena. Antolatzaileen ustez, deitoragarria da gure mendian botatzen den zabor kantitate handia.

Lana gogor egin eta gero, hamarretako txikia egin zuten suspertzeko. Parte-hartzaileek Ezkabako ingurune zoragarria zaintzen lagundu izanaren poza eraman zuten etxera.

Volver arriba