Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Antzerkia – Lloviendo Ranas

1970eko urtarrilak 1

IGEL EURIA: Desoreka mentala diagnostikatuta duten eta ez duten 4 pertsona eszenan

Dramaturgia bi ildo paraleloetan garatuko da. Alde batetik, gaixotasun mental bat pairatzen duen fikziozko pertsonaia baten istorioa kontatuko dugu, lehenengo sintometatik orainaldira bidaiatuko dugu, bere desorekaren prozesua islatuz: ukapena, onarpena, beldurra, buru-argitasuna, humorea, errebeldia…

Pertsonaia guztiek edukiko dute ahotsa, baina, batez ere, protagonistaren bizitza pertsonalaren gain jarriko dugu arreta. Akzioa protagonistak bere buruaz beste egin behar duen unean hasiko da, hortik aurrera, bere bizitzan murgilduko gara, flash back-en bitartez. Honela, bidaia oniriko eta surrealista batean, emozio desberdinetatik igaroko gara, dramatik komediara eta melodramara.

Bi plano hauek, iragana eta orainaldia, etengabe nahastuko dira antzezlanean zehar, batetik bestera naturaltasunez igaroz eta beti protagonisten momentu bitala jarraituz. Barre eta negar egingo dugu gure istorioaren protagonistarekin, bidaia emozional eta, batzuetan, surrealista batean. Bidai honen amaierak antzezlanaren lehenengo unera garraiatuko gaitu. Bere buruaz beste egingo al du? Zalantza hori ebazpenik gabe geratuko da. Gu ez gara inor hau epaitzeko. Bere erabakia da. Gurea berriz, bera entzutea da.

Fikzioa egiazko testigantzaz zipriztindua dago, batzuk zuzenean ikusiko ditugu eta besteak grabazioen bitartez. Hauek tramarekin bat egingo dute, etenik sortu gabe, narrazio bakarra osatuz eta aniztasun mentala duten pertsonen izaera aldarrikatuz: pertsonak dira gaixoak izan aurretik.

Sarrera: 9€

Sarreren aldez aurretiko salmenta www.berriozar.eus atarian edo txarteldegian, emanaldiaren egunean bertan 19:00etatik aurrera, on line saldu gabeko sarrerentzat.

⇒Erosi orain

Volver arriba