Antzerkia “Yo, la peor del mundo”
2022ko martxoak 6 | 19:00etan
Berriozarko Entzunaretoa

- Zenbatekoa: 5€
Helduentzat.
MUSIKA, UMOREA, MELODRAMA ERROMANTIKOA, TRAGEDIA ETA AMAIERARAKO, IKUSLEEK BAKARRIK IZANGO DUTEN ERANTZUNA.
Ni, munduko txarrena” gaurkotasun handiko ikuskizun musikala da. Guztiari eta guztiei aurre egiten dien emakume baten historia da. Bere bertsoen indarrez, Sor Juana Inés de la Cruzek aginterri dekadente bateko gorte koloniala liluratuko du.Bertan boteretsuen maitale bihurtuko da, Urrezko Aroaren musa eta bere espiritu menderakaitza oinperatu ezin duen Elizaren biktima. Ikuskizun bitalista da, kolorez, musikaz, edertasunez eta bere garaian jenioa izan zen emakume baten irudimenaz kutsatua, gaur egun ere harritzen jarraitzen gaituena.
Sor Juana Inés de la Cruzi ordu gutxi gelditzen zaizkio bizirik. Bere ahizpek Elizari aurre egin izana leporatzen diote. Bere aitorleak gizonak Jaungoikoa baino gehiago maite izana aurpegiratzen dio. Juanak bere golkorako dio merezi izan ote duen guztiari eta guztiei aurre egitea emakume eta idazle gisa libre izateko.
VAIVEN PRODUCCIONES
Egilea: Antonio Muñoz de Mesa
Zuzendaritza: Olga Margallo
Antzezleak: Itxaso Quintana, Ugaitz Alegria, Nerea Gorriti, Ylenia Baglietto, Ana Pimenta/Dorleta Urretabizkaia
Jatorrizko musika eta musika zuzendaria: Iñaki Salvador
Jantzi diseinatzailea: Lola Trives
Eszenografia diseinua: Marcos Carazo
Jantzigintza: Rosa Eva San Miguel
Argiztapen diseinua: Xabier Lozano
Koreografiak: Maitane Zalduegi