Antzerkia: “Zurginaren ipuina”
1970eko urtarrilak 1
“Bazen behin Firmin izeneko zurgin fina. Berak egindako mahaiak ez zeuden inoiz koloka, erlojuak ez ziren inoiz atzeratzen eta taillak…. A taillak!! Hain ziren zoragarriak haren lanak, ezen Firmin eskualde osoan famatu zen.
Egun batean, zurginak bezero berezi baten eskaera berezi-berezia jaso zuen: Von Bombus baroiaren eskaera. Zerratu, iltzatu, lixatu eta bernizatu zuen, eta eskatutako lana garaiz aurkeztu zuen. Baroia poz-pozik geratu zen. Ordutik aurrera asko izan ziren Firminek bezero zorrotzarentzat egindako lanak.”