Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Dantza: “Elektrical body” Dinamo Danza

1970eko urtarrilak 1

Dinamo Danza taldearen Electrical Body ikuskizunak lotuta atxikitzen gaituzten indar elektromagnetikoen edertasuna erakusten du mugimenduaren bidez.

Nicola Teslak eta argiari nahiz elektromagnetismoari buruz egin zituen azterlanek piztu dute sormen prozesua. Zientziak garatu dituen hainbat kontzeptu dantzara ekarri eta koreografia-lan ederrak sortu dira, giza harremanen gaineko irakurketak egiteko bidea ematen dutenak. Dantzak, musikak eta argiak edertasuna oinarri duen unibertso poetikoan murgiltzen dute ikuslea.

Mugimenduaren bidez, Electrical Body sorkuntza koreografikoak munduari atxikita gauzkaten indar elektromagnetikoen edertasuna ikertzen du. Elkar erakarri eta aldaratzen diren gorputzak, elkarren harremanetan sartzeko jolasean ari direnak, betiere ikusten ez dugun baina elementu bakoitza konektaturik mantentzen duen indar magikoaren bidez.

Iraupena: 60 minutu.

Sarrera: 5€

Sarreren aldez aurretiko salmenta www.berriozar.eus atarian edo txarteldegian, emanaldiaren egunean bertan 18:00etatik aurrera, on line saldu gabeko sarrerentzat.

⇒Erosi orain

Volver arriba