Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Haurrentzako antzerkia: “Ilargiaren atzean” (Euskaraz)

1970eko urtarrilak 1

Publiko familiarra, 5 urtetik gora.

Ilazkik 9 urte ditu eta ama Grazianarekin bizi da. Grazianak hitzak sorgintzen ditu eta herriko bizilagunek kontatzen dizkioten istorioak korapilatuz, artilezko alkandorak, txaketak eta galtzerkiak ehuntzen ditu.
Ilazkiren pasioa egurra lantzea da. Horregatik bakar-bakarrik igaroten duen denbora luzea egurra zizelkatzen pasatzen du.
San Joan gaua iristean, urtero ezinezkoa den desio bera eskatzen du Ilazkik: ahizpa eduki nahiko luke elkarrekin egoteko eta jolasteko.
Ilargiari eta mamurroei esker Ilazkiren desioa beteko da. Basoaren erdian munduan bakarrik geratu den 7 urteko neskatxa topatuko du Grazianak. Hilal du izena eta ahizpa, ama eta familia behar ditu.

Testuaren egilea: Maialen Díaz
Zuzendaria: Virginia Cervera
Antzezleak: Monika Torre, Izaskun Mujika, Sofia Diez, Patrizia Eneritz.

Malas pulgas teatro

Sarrera: 3€

Sarreren aldez aurretiko salmenta www.berriozar.eus atarian edo txarteldegian, emanaldiaren egunean bertan 17:00etatik aurrera, on line saldu gabeko sarrerentzat.

Erosi orain

Volver arriba