kontzertua – antzerkia: “Legado” Adriana Olmedoren eskutik
2022ko irailak 25 | 19:00etan
Berriozarko Entzunaretoa

- Zenbatekoa: 5 euro
Helduentzat
Iraupena: 90 minutu
Taldea : Tdiferencia
Sinopsia:
Begi grisak, ile gaztaina, garaiera txikia, zelulitisa eta musikarekiko maitasuna. Hau da nire familiaren ondarea. Borrokatu, hazi, hezi eta maitatu zuen familia. Emakume indartsuek osatutako familia, bizi behar izan zuten zuten doinua dantzatu eta zailtasunen aurka oihuka abesten zutenak.
Familia horrek, beste askok bezala, garrantzitsuena ezkutuan dagoela irakatsi zuen, eta funtsezkoena elkarri transmititzen zaiola, gure sustraiak indartsuak izateko eta askatasunean loratzeko lekua emateko.
“Legado” familia-istorio bat da, abestiekin, amek alabei, amonek bilobei, izebek ilobei eta abari utzitako maitasunaren eta musikaren aitortzarekin. Antzerkia eta musika nahasten dituen istorioa, Adriana Olmedo bakarlari nafarraren berezko konposizioak eta guztiok ezagutzen ditugun eta gure soinu-bandaren parte diren abestiak.