Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Luces, música ¡acción! – Suakai taldea

1970eko urtarrilak 1

Musika eta zinema ikuskizuna

SUAKAI 2016. urtean sortu zen, arteen eta musikaren munduan berrikuntza lortzeko asmoz, musika eta eszena ikuskizunen produkzioan eta estilo desberdinetako ikus-entzunezko produkzioetan espezializatuz. Kalitatea eta aniztasuna izan dira beti SUAKAIren bi premisa. Hori dela eta, estatuko musikari onenek osatzen dute taldea.

Zinemak daukan emozioa eszenatokira eraman dute ikuskizun honetan, soinu-banda originala zuzenean, zinemaren historiako soinu-banda garrantzitsu eta erakargarrienak errepasatzen dituen etenaldirik gabeko bidaia da. Publikoa inguratzen duen soinua eta ikus-entzunezko ikuskizuna dira protagonistak nagusiak, eta, ikuskizunaren barruan, ikusle bakoitzak ikuspuntu berezi eta partikular batez gozatu ahal izango du, aurrekaririk gabeko bizipen bat izateko. 

Maddi Arana – biolina

Claudia Osés – biolina, mandolina

Juan Ignacio Emme- biolontxeloa

Iván Carmona – biolontxeloa, flautak, duduk, gitarrak, teklatua

Igor Arostegui – perkusio sinfonikoa

Igor Telletxea – batería, tronboia 

Sarrera: 5€

Sarreren aldez aurretiko salmenta www.berriozar.eus atarian edo txarteldegian, emanaldiaren egunean bertan 18:00etatik aurrera, on line saldu gabeko sarrerentzat.

⇒Erosi orain

Volver arriba