Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Musika eta Zirkoa “Urbasa” Hutsun Txalaparta eta Ortzi

1970eko urtarrilak 1

Bi pertsonaiak orekan eta erabateko harmonian bizi dira Urbasako basoetan. Bat-eginik daude inguruko naturarekin. Izadia, ordea, mehatxupean dago, gizabanako diruzale bat etorri baita, industrializazioak eta diruak barrena janda. Ezin da bi munduen arteko gatazka eragotzi.

Indar bisual handiko proposamena da, Hutsuneko bi txalapartarien eta Ortziren eskutik. Ortzi zirku-artista aditua da. Akrobazioak, txalaparta-erritmoaren ariora, planeta orekatura itzuli beharra dagoela aldarrikatzeko.

Konpainia: Hutsun eta Ortzi

Iraupena: 40 minutu

Sarrera: 5 euro.

Sarreren aldez aurretiko salmenta www.berriozar.eus atarian edo txarteldegian, emanaldiaren egunean bertan 18:00etatik aurrera (on line saldu gabeko txartelak).

Erosi orain

Volver arriba