Fallado el concurso de fotografía de fiestas 2018
Heme_2018
Berriozarko 2018ko Jaietako Argazki Lehiaketaren epaimahaiak erabaki du Stefan de Goñi argazkilariaren “Corre, torito, corre” argazkiari lehen saria ematea.
Aho batez hartutako erabakiaren arrazoiak izan dira, batetik, argazkiak jasotako jaietako unea, non neska bat lasterka ari den zezen itxurako puzgarri baten aurrean eta, bestetik, argazkiak erakusten dituen alaitasuna, argitasuna eta konposaketa. Sariarengatik 250 euro jasoko ditu.
Beste lau argazki sarituak izan dira (60na euro jasoko dituzte): Elena Irigoy Sarratearen “Y tú, ¿Qué miras?-Eta zu, zeri begira zaude?”, Iñaki Vergararen “Vendetta” eta “Despedida apoteósica” eta, azkenik, Ainhoa Gorriz Ciarrizen ” Alrededor del toro “.
Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak Kulturgunean egonen dira ikusgai urriaren 29tik azaroaren 10era, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 17:00etatik 19:00etara.