FANFARRE BIZKARGAIN
Bizkargain Fanfarrea 1992an sortu zen. Bere partaideak Berriozarko musikari gazteak dira (12, gaur egun). Taldearen xedea da, batik bat, euskal kultura eta musika sustatzea. Askotariko musika jorratzen badu ere, errepertorioan, gehien bat, dantzak, fanfarre-martxak eta euskal kantak dauzka. Fanfarrearen lan nagusia da Berriozarren zein kanpoan jai giroan burutzen diren jarduerak alaitzea: kalejirak, bazkariak, festak… Bizkargain Fanfarreak jendea dantzan jarri du eta jai giroa sortu du Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo egindako ehundaka ekitalditan.
Lehendakaria edo harremanetarako pertsona: Jasone Uharte Marín.
Telefonoa:639 84 39 02 / 609 04 37 64 / 661 08 14 98
E-Posta: bizkargainberriozar@gmail.com
Facebook: https://www.facebook.com/profile.php?id=100010861083318&fref=ts